Egitasmo hau herriko txoko ezberdinetan eskainiko dute, bereziki, haur eta guraso edo zaintzaileak elkartzen diren txokoetan. 6- 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta euskal kantu eta jolasen bidez, euskaraz jolas egiteko baliabide egokiak eskaintzea du helburutzat.
Egingo diren jolasak hauek izango dira: sokasaltoa, abestiak, zapi jolasak, esku jolasak, txapa jolasak, tortoloxak... Haurren lagun lau begirale arituko dira.