Hasi dira San Martin jaiak

Gaur, irailak 16, San Martin eguna Bergaran. Egun osorako makina bat ekitaldi daude antolatuta, baita astebururako ere.

Atzo, irailak 15, hasi ziren San Martin jaiak Bergaran. Askok gozatu zuten danborrada nagusiarekin. Bertan, sei talde ezberdinek hartu zuten parte: elkarte ezberdinetako ordezkariak, Gazteen taldeak, San Joxepe Elkarteko erretiratuak, Aritzeta Abesbatzak, Artetse eta Zuloa Elkarteak.

Gauari jarraipena, Gaubela taldearen dantzaldiak eman zion. Herriko plaza jendez bete zen.

San Martin eguneko programazioa

  • 08:30: Diana, Udal Txistulari Bandarekin.

  • 09:00: Sokamuturra, herriko kaleetan zehar.
  • 11:00: Meza nagusia San Pedro elizan. Udal Korporazioa joango da, Udal Musika Bandak eta Udal Txistulari Bandak lagunduta.
  • 11:15: Kalejira Udal Musika Bandarekin.
  • 12:30: Udal Musika Bandaren kontzertua San Martin plazan.
  • 18:00: Haurren danborrada
  • 19:30: Trapu zaharra antzerki taldearen eskutik aterpeaantzezlana, Munibe plazan.
  • 22:30: Suzko erruberak Agorrosinen.
  • 23:00: Patxi Perez eta konpainia taldearekin erromeria.

Ikusi hemen asteburuko egitarau osoa

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.