I. San Martin Argazki Rallya

Maider Arregi 2005eko irailaren 8a

Aurten lehen aldiz, I. San Martin Argazki Rallya egingo da. Edonork har dezake parte lehiaketan. Gainera, diapositiba emanaldia egingo dute aurkeztutako lanekin.

Oinarriak

Oinarriak

Noiz: 2005eko irailaren 18a

Parte hartzaileak: nahi duten zaletu guztiak

Modalitatea: diapositiba eta digitala

Parte hartzeko eskubideak: 10 euro

Gaiak: gaiak lau izango dira eta izena emateko garaian ezagutaraziko dira. Jai programaren jarduerekin zerikusia izango dute.

Izen emateak: Pol-Pol Argazki Taldearen lokalean (Zabalotegi 5), goizeko 09:00etatik 09:30era.

Erroiluak entregatzea eta txartel digitalak kopiatzea: izena eman den lekuan, 14:00etan.

Aukeraketa: errebelatutako karreteak irailaren 26an , astelehena, jaso ahal izango dira Pol-Pol Argazki taldearen lokalean, goizeko 07:30etatik arratsaldeko 20:30era. Errebelatutako diapositibak postaz jaso nahi badira, 4 euro ordaindu beharko dira.

Lehiatzaileek gai bakoitzeko diapositiba edo irudi digitala bana aukeratuko dute, eta Pol-Pol Argazki Taldean aurkeztuko dute urriaren 3an, astelehena, leku eta ordutegi berean. Argazkietan parte hartzailearen zenbakia eta aukeratutako gaia adieraziko dute.

Diapositiba emanaldia eta Sari banaketa: urriaren 14an , ostirala, arratsaldeko 20:00etan.

Kontsultak: 943 76 30 90 telefono zenbakian (Benito)

Sariak

Sariak berdinak izango dira bi kategoriatan:

Lehen multzorik onena: 120 euro eta garaikurra

Bigarren multzorik onena: 100 euro eta garaikurra

Hirugarren multzorik onena: 80 euro eta garaikurra

Herriko onena: 60 euro eta garaikurra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak