Euskalduntze- alfabetatzea eta euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina abiarazi dute

Usoa Agirre 2005ko ira. 1a, 14:34
Bergarako Udaleko Euskara Batzordeak, Jardun Euskara Elkarteak, Udal Euskaltegiak eta Akulu-AEK euskaltegiak antolatu dute kanpaina. Helburua da herritarrak euskara ikastera edota dakitena hobetzera animatzea, eta bide batez, euskara dakitenak berba egitera animatzea. Kanpainan azpimarratu nahi izan duten mezua honakoa da: "Merezi du! Ikasi erabiltzeko eta erabili ikasteko".

Kanpainarako diptiko bat prestatu dute eta herriko etxe guztietan banatuko da.

Bi komiki egoera desberdinak agertuz

Diptikoan bi komiki daude egoera desberdinak agertzen dituztenak. Komikien helburua ere berbera da: bergararrak euskara ikastera animatzea eta euskara ikasi berri duten horiei laguntzeko sentiberatzea.

Ekintzak euskaraz, euskara ikasteko diru-laguntzak...

Kanpaina bultzatzen duten erakundeekin harremanetan jartzeko informazioa (telefono zenbakia, helbidea...) eta erakundeok bideratzen dituzten ekintzen gainekoa ere azaltzen da:

  • Herriko bi euskaltegietan ikasi edo dakiguna hobetu daiteke.
  • Jardun euskara elkarteak antolatutako ekintzetan (ikastaroak, hitzaldiak, emanaldiak, ibilaldiak) parte hartuta, euskaraz jarduteko aukera zabala eskaintzen du. Gainera, Jardunek doaneko eskaintza egingo die herriko euskaltegiko ikasleei, hau da, euskaltegian ikasten dihardutenek ez dute ezer ordaindu beharko Jardunek antolatutako ikastaroetan parte hartzearren.
  • Udaleko Euskara Zerbitzuak beste zenbait laguntza eskaintzen ditu: euskara ikasteko diru-laguntzak, bertako euskara zuzentzeko eta aberasteko ikastarotxoak, merkatarientzako kartelak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak