Halaxe eman nahi du jakitera Bergarako Udaleko Kultura zerbitzuak bidalitako oharrean. Izena ematen dutenak umeak izan ohi dira eta Kultura zerbitzutik 14-15 urtetik gorako koadrilak animatu nahi dituzte izena ematera. Oharrean azpimarratu dutenez, "herriko ohitura nagusienetarikoa eta kultura ondare handia jokoan dago".
Danborradaren gainean informazio gehiago izateko edo izena emateko deitu 943 77 91 60 telefonora (Nagore Narbaiza).