Presidente berria aukeratzeko bilkura gaur, uztailak 12, egin dute Bilbon. Gainera, Confebaskeko batzar nagusiak aho batez aukeratu du Lazpiur. Ondorioz, atzean geratu da Adegik bere hautagaia jakinarazi zuenean sortutako ika-mika.
Presidente berriak azpimarratu duenez, bakea lortzea izango du helburu nagusi. Era berean, sindikatuekin elkarrizketa berreskuratzea du lehentasuna.
Confebaskeko presidenteak
Lazpiur Adegik orain bi hilabete izendatu zuen presidentetzarako hautagai. Euskadiko patronalak txandaka eta lurraldearen arabera aukeratu ohi du presidentea.
Confebask-eko lehenengo presidentea gipuzkoarra izan zen, bigarrena bizkaitarra eta hirugarrena, Roman Knörr, arabarra.