Rafael Uribarren, Landa Ingurunearen Garapenerako Diputatu berria

Goiena 2005ko eka. 28a, 20:10
Gipuzkoako diputatu nagusi, Joxe Joan Gonzalez de Txabarrik, Rafael Uribarren Axpe izendatu du Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu.

Uribarrenek, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailburu izendatu berria den Nuria Lopez de Guereñu ordezkatuko du.

Izendapena indarrean sartuko da ostegun honetan, ekainak 30, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean. Diputatu berriaren kargu hartze ekitaldia, ostegunean bertan, goizeko 11:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu aretoan egingo da. Jarraian Diputatuen Kontseiluak batzar berezia egingo du.

Anoetan bizi den arrasatearra

Arrasatearra jaiotzez, albaitari ikasketak egin zituen Zaragozan. Azken 20 urteotan Anoetan bizi da eta 12 urte eman ditu zinegotzi lanetan. Egun 52 urte ditu, ezkonduta dago eta bi seme alaba ditu. 1995az geroztik da legebiltzarkidea Gasteizen.

Gipuzku Buru Batzarreko kidea ere bada. Azpiegiturak, ingurumena, lurralde antolamendua eta etxebizitza alorretaz arduratu da, eta azken legegintzaldian lan batzorde honetako presidente izan da.

Eusko Legebiltzarreko azken hauteskundeetan EAJk Gipuzkoan atera zuen 10 legebiltzarkideetako bat izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak