Iazko aurrekontua baino %4 txikiagoa da uartengoa, baina kontutan izan behar da iazko superabita gehitzeke dagoela oraindik. Behin hori batuta, Bergarako Udalaren aurrekontuak 5 miloi euro gehiago izango ditu.
Aurrekontuekin zer egin
Ia 400 mila euro Udal euskaltegiarentzat izango dira; miloi eta erdi euro Bihargintza S.A.rentzat; eta 2.765.000 euro Mizpirualde egoitzarentzat. Gainerako ia 19 miloi eurok, berriz, Bergarako Udalaren aurrekontua osatzen dute.
EAJ-EA eta Aralarren botuekin aurrera
Atzo, ekainak 27, aztertu zen aurrekontuen gaia osoko bilkuran. EAJ-EA eta Aralarren botuei esker onartu zen 2005ko aurrekontua. Ezker Batuak, alderdi popularrak eta sozialistak kontra bozkatu zuten.