Intxaur batzuk, beste zuhaitz txikiago batzuk eta sasiak, gehien bat erre dira. Baserriko andreak ikusi du sua eta amatatzera joan da. Eskerrak horri, sua ez da zabaldu herrirantz, Basarte kalerantz.
Sua gertatu da elektrizitateko tentsio altuko bi kablek elkar jo eta txinpartak atera direnean. Hego haizeak eta belarra eta lurra lehor egoteak erraztu du sua pizteak.
Dagoeneko ia amatatuta dago eta euria hasi denez, horrek lagunduko du zeharo amatatzen.
Ertzainak eta Bergarako udaltzainak daude inguruan, suhiltzaileen zain.