"Aupa, Etxebeste!" filma Donostiako zinemaldian aurkeztuko dute

Amagoia Lasagabaster 2005ko eka. 24a, 18:42

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatuko da Asier Altuna zuzendari bergararraren film luzea.

Joan den abuztu amaiera aldera hasi ziren "Aupa, Etxebeste!" filma grabatzen eta zenbait sekuentzia Bergaran bertan grabatu zituzten. Asier Altuna bergararra eta Telmo Esnal pasaitarra dira film luzearen zuzendariak. Eta bi urtetako lana eta gero Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatzea erabaki dute.

Pelikula erakargarria eta polita dela aurreratu du Asier Altunak. Eta gustura geratu dira egindako lanarekin.

Umorez jositako istorioa

Diruz beti ondo dabilen familia baten istorioa kontatzen du "Aupa, Etxebeste!" filmak. Halako batean, dekadentzian erori dira eta ez dute oporretan joateko dirurik. Hala, erabakitzen dute jendeari Marbellara doazela esan eta abuztuan etxean geratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak