Euskara enpresa-munduan bultzatzeko prentsaurrekoa egin dute

Maider Arregi 2005ko eka. 22a, 13:05
Atzo, ekainak 21, Bergarako Euskara Sailak prentsaurrekoa eskaini zuen. Bertan, enpresa-munduan euskara bultzatzeko planaren aurkezpena egin zuten.

Bertan izan ziren besteak beste, Victoriano Gallastegi, Bergarako Alkatea, Joxpi Irastortza, EMUNeko ordezkaria,Olatz Olaso, Batzordeko ordezkaria Anaje Narbaiza, Elayko euskara-planaren koordinatzailea eta Elisabet Payrós, Bergarako Udaleko euskara teknikaria.

Euskara lan-munduan

Euskararen etorkizuna bermatzeko lan mundua eremu estrategikoa da. Hainbat erakunde eta enpresek heldu diote erronka horri eta Bergarako Udalak ere bat egin du euskararen normalizazioa lortzeko.

Bergarako Udalak EMUN Hizkuntza Aholkularitzaren laguntza izango du proiektu honetan, elkarrekin eramango baitute aurrera plan honen komunikazioa: bilerak sindikatuekin, aurkezpenak enpresariei...

Udalaren ekimenak

Udalak euskararen normalizazioan egindako lanean honako hauek izan dira orain arteko datarik nabarmenenak:

  • 1986an Udalak Euskara Zerbitzua sortu zuen.
  • 1990ean Udal langileen hizkuntza eskakizunak zehaztu ziren.
  • 1991n Euskararen Hitzarmena sinatu zen 48 elkarteren artean, batez ere haur eta gazteen eskolaz kanpoko munduan euskara bultzatzeko asmoarekin.
  • 1995ean udalean euskararen erabilera bultzatzeko plana onartu eta bideratu zen.
  • 1998an merkataritza arloari ekin zitzaion. 2003an EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) onartu zen aurreko lana indartu eta zabaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak