Madrilen jokatu zen finala. Gainera bi euskaldun sailkatu ziren finalera: Nagore Jimenez eta Itxaso Azkarraga-Urizar. Nagorek bigarren postua eskuratu zuen eta Itxasok aldiz, hirugarrena.
Idazkari bikainak
Nagorek 32 urte ditu eta Balzers-Elay enpresan egiten du lan. Euskera, ingelesa eta frantsesa menderatzen ditu.
Itxasok ere 32 urte ditu eta lan bila dabil. Ingelesa, frantsesa eta alemana hitz egiten ditu.