Euskal testuliburuen aldeko kontzentrazioa egingo dute gaur, martitzena

Leire Kortabarria 2005eko ekainaren 21a

Euskal Herriak Bere Eskola elkarteak kontzentrazioa egingo du gaur, martitzena, Korreosen, 19:30ean, bakarrik euskal testuliburuak erabil daitezen eskatzeko.contributors:

Euskal Herriak Bere Eskola elkartearen azken kanpainaren barne dago gaur arratsaldeko ekitaldia. Kanpainaren helburua da Espainiako eta Frantziako testuliburuak ikastetxeetan ez erabiltzea, “honek ezinezko egiten baitu euskal ikasleek Euskal Herria ezagutzea”, dio elkarteak. Horixe eskatuko dute gaurko kontzentrazioan. Gero, Espainiako Hezkuntza Ministeriora testuliburu espainol bat bidaliko dute.

EHBEk dei egiten du kontzentrazio horretara azaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak