Asier Ena eta Maite Lazkano bigarren dantza txapelketan

A.G. 2005ko eka. 20a, 11:02
Azpitarte anai-arrebek eraman zuten Euskal Herriko Dantza Txapelketako txapela. Asier eta Maite txapeldunengandik 3 puntura gelditu ziren. Bergarako ordezkaritza zabala aritu zen dantza txapelketan; hamabi bikotetik bost.

Hiru puntu oso gutxi da, baina Azpitarte anai-arrebei hiru puntu gehiago eman zieten Euskal Herriko dantza txapelketako epaimahaikideek atzo Seguran eta txapela jantzi zuten. Hiru puntu gutxiagorekin geratu ziren Maite Lazkano eta Asier Ena bergararrak (375,25 Azpitartearrek eta 372 bergararrek). Maite Lazkanok adierazi digunez, "ezin izan dugu irabazi, baina urte guztian zehar aritzen gara bi bikoteak nor baino nor eta oraingoan eurek jantzi dute txapela. Egia esateko oso ondo aritu dira Azpitarte anai-arrebak. Gure ostean egin dute dantza eta ikusteko aukera izan dugu". Hala ere, pozik zegoen Lazkano lortutako emaitzarekin.

Beste lau bikote

Bergarako ordezkariekin osatutako beste lau bikote aritu ziren atzo Seguran. Aitzol Ena eta Miren Illarreta 4. izan ziren (357,75); Alex Torre eta Josune Fernandez 5. (327) eta Xabier Azurmendi eta Janire Urbieta 6. (316). Mikel Igartua eta Ibane Baseta, berriz, azkenak geratu ziren. Zorte txarra izan zuen bikoteak. Izan ere, Ibanek hanka okertu zuen dantzan ari zela eta geratu egin behar izan ziren lurrera jaustear egon zen eta.

Segurako pilotalekuan jokatu zen atzo Euskal Herriko dantza txapelketa eta urtero legez gainezka egon zen pilotalekua. Giro oso polita egon zen eta jendea oso gustura geratu zen. Edu Muruamendiarazen Aukeran dantza taldeak Kutxartean lana estreinatu zuen atzo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak