Sokamuturra argazkitan, Aroztegin

EduMendibil 2005ko eka. 17a, 10:59
Eduardo Arrillaga argazkilariaren erakusketa izango da ikusgai Aroztegiko aretoan uztailaren 1etik 24ra. Abdon Juaristi zenaren margo erakusketa antologikoaren ondoren, Aroztegin egingo dute bigarren erakusketa izango da Arrillagarena.

Eduardo Arrillaga 1966an jaio zen Elgoibarren eta ibilbide luzea eta oparoa egin du argazkilaritzan. 1987an hasi zen argazkilaritza ikasten Bartzelonan eta 1990etik hainbat erakusketa egin ditu. Sariei dagokienez, iaz, esaterako, Espainiako Argazkilaritza Herrikoiaren Lehiaketan 2. saria jaso zuen eta Luis Valtueña Argazkilaritza Humanitarioaren Lehiaketan finalista izan zen. Era berean, Arrillagak hainbat komunikabidetan argitara eman ditu bere lanak.

Zuri-beltzeko 34 argazki

Bergaran ikusgai izango den Sokamuturra izenburuko erakusketa zuri-beltzeko 34 irudiz osatuta dago. Hamar bat urtez jardun zuen Arrillagak sokamuturreko argazkiak ateratzen, kasu gehienetan txekorrengandik oso gertu. Jaietako tradizio hori jaso nahi izan du eta indar berezia duten argazkiak dira, sokamuturrean parte hartzen dutenen beldurra, sustoak eta jai giroa antzeman daitezkeelarik. 1992-2001 bitarteko argazkiak dira.

Hitzaldia uztailaren 15ean

Erakusketa uztailaren 24ra arte izango da zabalik eta sokamuturraren gaiarekin lotutako hitzaldia emango du Iñaki Azkunek hilaren 15ean, Aroztegin bertan. Aretoa maiatzaren 12an ireki zuten, Abdon Juaristiren erakusketarekin. Arrillagarena, beraz, Aroztegin egingo duten bigarren erakusketa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak