Gaztetxearen 5.urteurrena ospatuko dute ekainaren 19ra bitartean

Goiena 2005ko eka. 9a, 16:02
" 5 urte kartzela gune aske bilakatzen. Gizartearen ereduak onartzen ez ditugulako!!" lemapean ospatuko dute Gaztetxearen urteurrena. Bihar hasi eta hilaren 19a bitartean denetariko ekintzak egindo dira.

Astero legez, bihar ere asanblada egingo dute Bergarako Gazte Asanbladako kideek. Baina oraingoa berezia izango da, gaztetxearen 5.urteurreneko ospakizunei hasiera emango baitie. Urtero ospatzen dute gaztetxearen urteurrena, baina aurtengoa 5. izanik era bereziagoan ospatzea nahi dute. Horretarako askotariko ekitaldiak antolatu dituzte:

Ekainak 10

  • 19:00an asanblada eta ondoren afaria.

Ekainak 11

  • 22:00an Kontzertua Gaizkiñe eta talde sorpresarekin.

Ekainak 12

  • Tsunamiari buruzko solasaldia eta diapositiba emanaldia Ion Plazaolarekin.

Ekainak 13

  • 16:00an malabar ikastaroa.
  • 17:00an irratsaio berezia asanbladaren eskutik.

Ekainak 14

  • 16:00an perkusio ikastaroa.
  • 22:00an zinea: "Hazlo que debas"

Ekainak 15

  • 16:00an serigrafia tailerra.
  • 22:00an zinea: "Clercks".

Ekainak 16

  • Euskarazko laburmetrajeen emanaldia.

Ekainak 17

  • Antzerkia: Mutazutani obra.

Ekainak 18

  • 14:00an bazkari herrikoia.
  • Xake txapelketa.
  • 22:00an ska-reagge festa.

Ekainak 19

  • 17:00an tertulia: 5 urtez egindako ibilbidearen balorazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak