Gazte mailako futbol taldea, Gipuzkoako finalera

EduMendibil 2005ko eka. 2a, 19:41
Bergara KEko gazte mailako futbol taldeak Gipuzkoako finala jokatuko du zapatuan, hilaren 4an, Zubietan, 17:00etan. Bergararrak euren multzoko txapeldunak izan dira eta Vasconia beste multzoko liderraren aurka jokatuko dute finala.

David Lopez de Abetxukok eta Jose Ramon Beristainek zuzendutako taldeak liga txapelketa bikaina egin du: 28 partidu irabazi, lau berdindu eta bi besterik ez dute galdu bergararrek. Ligako azken partiduan, zapatuan, 14-0 irabazi zioten Urkiri. Multzoko txapeldunak izan ondoren, ohorezko gazte mailan arituko dira hurrengo denboraldian.

Defentsan eta erasoan bikain

Hori gutxi balitz, Bergararen zenbakiak deigarriak dira: gol gehien egin duen taldea izateaz gain (184), Jon Soto eta Pol Lopez atezainei 28 gol besterik ez diete sartu. Defentsan zein erasoan talde onena izan da Bergara. Golegileen artean, aipamen berezia merezi dute Eloy Crespok eta Ibon Leibarrek: Crespok 30 eta Leibarrek 28 gol egin dituzte.

Vasconia, aurkari zaila

Edozein modutan, biharko finalean ez dute aurkari erraza izango; Donostiako Vasconia taldeak ere bi partidu besterik ez du galdu ligan. Beraz, finaletan gertatzen den bezala, pronostikoa ez da erraza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak