Labegaraietako skate pista, gertu

EduMendibil 2005ko mai. 26a, 14:12

Aste honetan amaitu dituzte Labegaraietako skate pista egiteko lanak. Ia urtebeteko atzerapenarekin heldu da skate pista, hasiera baten lehengo udan zabaltzekoa zen-eta. Edozein modutan, patinetearekin edo mendiko bizikletarekin akrobaziak egitea gustuko dutenek pista zabalik daukate dagoeneko.

U forma duten pare bat karranpa daude eta beste hainbat elementu, skate eta pirueta zaleen gozamenerako. Aukeratutako superfiziea zementu labaingarria izan da, horrelako aisialdi guneetarako oso egokia, pista egin dutenen arabera. Hain zuzen ere, Tip-Top enpresako teknikoak pistaren egokitasuna probatzen izan ziren martitzenean eta pozik azaldu ziren lortutako emaitzarekin.

Aspaldiko eskaera

Pista egiteko lanen aurrekontua 47.725 euro da eta Donostiako Tip-Top enpresa arduratu da proiektuaz. Uste baino gehiago luzatu dira lanok. Skate pista gaztetxo eta gazteen aspaldiko eskaera izan da. Garai baten Matxiategin zegoena kendu zutenetik, ez zegoen patinetearekin gozatzeko toki aproposik. Kiroldegiaren berdegunearen ondoan jarri dute skate pista.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak