Jose Mari Carrereren 'Gizon ustelgaitza' bakarrizketa eguenean

Usoa Agirre 2005eko maiatzaren 25a

Jardunen 15. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan antolatu dute bakarrizketa. Zabalotegi aretoan izango da, hilaren 26an, eguena, 19:30ean.

Bakarrizketaren sinopsia:

Bakarrizketaren sinopsia:

Helder Costa antzerkigile portugaldarrak politiko profesional baten gain behera aurkezten digu bakarrizketa honetan. Ikusleari barreekin batera politika munduaren gaineko gogoeta aurkezten dio. Baztertua sentitzen den politikariak egoera horren gaineko gogoeta egingo du bere bizitzaren hainbat arlo aztertuz. Pertsonaia groteskoa agertuko zaigu, baina, era berean, izaera humanoaren alde ilunak erakutsiz.

Barre egiteko bakarrizketa dugu hau, baina baita ere bizi garen munduaz hausnarketa egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak