Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen du lehiaketa eta aurtengoari dagokionez, azpimarratzekoa da izandako parte-hartzea; izan ere, 556 lan jaso dituzte: ipuin idatziak sailean, 401 ipuin; bertsoen sailean, 15 bertso sorta; ipuin kontaketa/antzerkia atalean, 42, eta komikien atalean, berriz, 98.
Bestalde, sail horietako bakoitzean adinaren araberako mailaketa egin dute, ohi bezala, eta guztira 31 irabazle erabaki dituzte. Irabazleok zapatuan, Zabalotegi aretoan egindako ekitaldian jaso zuten saria. Bertso, musika eta dantza saioak borobildu zuten sari ematea.