Diazek eta Okiñenak irabazi dute Bergara Hiria txapelketa

EduMendibil 2005ko mai. 19a, 12:28
Diazek eta Okiñenak osatutako bikoteak eskuratu du Bergara Hiria Txapelketa, astelehenean, nagusien mailako finalean, Berasaluze eta Apraiz gainditu ondoren, 22-13. 22 urtetik azpikoen finalean emaitza bera izan zen, Apezetxea eta Diez de Ultzurrunen alde.

Sarrera bikaina izan zen astelehenean Udal Pilotalekuan eta hara joandako pilotazaleek tanto bikainak ikusteko aukera izan zuten. Esan bezala, 22 urtetik azpikoen mailan, Apezetxeak eta Diez de Ultzurrunek 22-13 irabazi zieten Renobales eta Iraolari. Apezetxea goizuetarra izan zen finaleko onena eta berak eraman zuen pilotari onenari zegokion trofeoa.

Okiñenaren bigarren finala

Nagusien mailan, Okiñena iruindarra bigarren aldiz heldu zen finalera: orain bi urte, Irujorekin bikotea osatuz, Eguzkitza eta Erauskinen aurka galdu zuen. Astelehenean, txapela janzteaz gain, pilotari onenaren saria jaso zuen, zaleen txaloen artean. Diaz bere bikotekideak egin zuen txapelketako azken tantoa, bikaina benetan, txapelketari amaiera ezin hobea emanez. Antolatzaileak pozik, pilotariek erakutsitako mailarekin eta txapelketan zehar Udal Pilotalekuan izandako ikusle kopuruarekin

Herri arteko txapelketa ostiralean

Bestalde, Herri Arteko Txapelketaren barruan, Bergarak Lazkaoren aurka neurtuko ditu indarrak egubakoitzean, hilaren 20an, Udal Pilotalekuan, 19:30ean. Joaneko partiduetan lazkaotarrak nagusitu ziren, 2-1. Kadete eta gazte mailetan, emaitza berarekin nagusitu ziren: 22-16. Senior mailan, berriz, Bergarak 7-22 irabazi zuen. Lazkao gainditzen badute, Zumarraga eta Urnieta arteko kanporaketako irabazlearen aurka jokatuko du Bergarak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak