Jardunek 15. urteurrena ospatuko du

Jardunek maiatzaren 25etik 28ra ekintza ugari antolatu ditu 15. urteurrena ospatzeko.

Jardun Euskara Elkartea 1990. urteko maiatzaren 17an sortu zen. 15 urte hauetan hainbat ekintza antolatu ditu eta herritarren jarrera primerakoa izan da. Helburua euskararen normalizazioa lortzea da. Jardun 563 bazkidez osatuta dago.

Urteurreneko egitaraua

Maiatzak 25, eguaztena

  • Mahaingurua, "Zeintzuk izango dira euskara elkarte baten erronkak hurrengo 15 urteotan?": Julen Arexolaleiba eta Iñaki Arruti (19:00etan, Kultura Etxean)

Maiatzak 26, eguena

  • Jolasleku ibiltaria: 17:00etatik 19:00etara, Munibe plazan.
  • "Gizon ustelgaitza" bakarrizketa, Joxe Mari Carrere (19:30ean, Zabalotegi aretoan)

Maiatzak 27, eguakitza

  • Urte amaierako jaialdia (19:00etan, Zabalotegi aretoan)

Maiatzak 28, zapatua

  • Mintegia: "Gaur egungo egoeraren diagnostikoa eta hurrengo urteetarako helburuak eta erronkak" (10:00etan, Kultura etxean)
  • Bazkaria (14:30ean)
  • Kontzertua: Azkaiter Pelox, Matxura eta Kerobia (23:00etan, Gaztetxean)

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.