Jolasleku Ibiltaria bosgarren urtez antolatu du Jardunek

Maider Arregi 2005eko maiatzaren 18a

Jardun Euskara Elkarteak 5. urtez jarraian Jolasleku Ibiltaria programa martxan jarri du. Lehenengo saioa maiatzaren 26an izango da, Munibe plazan, 17:00etatik 19:00etara.

Egitasmo hau herriko txoko ezberdinetara zabalduko da. Bereziki, haur eta guraso/zaintzaileak elkartzen diren txokoetan.

Helburua, 6 eta 12 urte bitarteko umeei euskal kantu eta jolasen bidez, euskaraz jolas egiteko baliabide egokiak eskaintzea du helburutzat.

Bertan egingo diren jolasak honako hauek: sokasaltoa, abestiak, zapi jolasak, esku jolasak, txapa jolasak eta tortoloxak, besteak beste. Haurren lagun lau begirale arituko dira.

Egingo diren saioak:

  • Maiatzak 26, osteguna: Munibe plazan

  • Ekainak 3, ostirala: Espoloian
  • Ekainak 10, ostirala; Frontoian
  • Ekainak 17, ostirala: Simon Arrietan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak