Euriari ere aurre Bergarako jaietako herri bazkarian

IbanetaMaider 2005ko mai. 16a, 18:45
Paella ederra egin dutela ez dago dudarik. Euritan bustitzen egon arren ere jaten jarraitu dute askok eta askok. Batzuk aterpean: beste batzuk, tinko, hasieran jarri diren leku berean. Giro polita plazan eta inoiz baino jende gehiago herri bazkarian.

Ez da makala, 350 lagun batu dira paella jateko. Lehen martitzenetan egiten zen bazkaria, baina jaiak suspertzeko sortu den taldearen ekimenez eguna aldatu eta jende kopuruak zein animoek gora egin dute. Giro bikaina azpimarratu dute jaiak bultzatzeko sortu berri den talde honetako partaideek.

Zaragozatik etorri diren paella egileekin ere egon gara eta ez da egon soberakinik. Seinale ona duda barik.

Euri zaparrada

Zaparrada 5 minutukoa izan da, baina kalterako baino gehiago onerako izan dela ere esan daiteke. mugimendu handia arkupetara eta gero berriz plaza erdira. Lo hartzen zeudenak ere esnatu eta aurrera! Arratsaldean: jokoak musikarekin lagunduta, miss eta mister jator lehiaketa, koadrila irabazleari saria, eta 19:00etan Bergara Hiria pilota txapelketako finalak.

Gauean musika ohiko hiru gunetan:

  • Bideberrin: Sagarroi, Holy Sheep, Aby Kem eta Skunk.

  • Plazan: Erromeria Tapia Eta Leturiarekin. Jokin Otamendik ere parte hartuko du.
  • Espoloian: Camp dantzaldia Nueva Alaska taldearekin.
  • Egitarau guztia Bergarako Udalaren webgunean

Antolakuntzatik eskerrak

Asto karrera, txarri harrapatzen... jokoekin hasi dute eguna gazte eta ez hain gazte askok eta sortu den giroa sortu delako zein parte hartze handiagatik eskerrak eman dituzte talde suspertzailetik.

Esaten dutenaren dudarik ez dago. Argazki hauek dira sortu den giroaren erakusle. Argazkiek ez dute soinurik, baina kantuan egon denik ere bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak