Ustez, sua tratamendu termikoak lantzen dituzten gunean hasi da. Bertako labe batean piztu da sua eta antza denez, ondoan olioz betetako ontzi bat zegoen.
Suhiltzaileak berehala iritsi dira eta 09:45erako sua itzali dute.
Bertako zaintzaileak esan digunez, sutea gertatu baino ordu eta erdi lehenago gune horretan izan da eta ez du ezer arrarorik sumatu. Olio deposito inguruan sortu denez sua, ke eta gar ikusgarriak izan dira.
Ertzaintza sua zerk sortu duen aztertzen dihardu. Baita suak eragindako kalteak ere.
Enpresako nagusiak oraingoz ez du baloraziorik egin.