Algodonerako lan istripua salatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK eta STEE-EILAS sindikatuek protesta egin dute gaur San Antonioko Algonoderan, joan zen barikuko lan istripua salatzeko. Beste hainbat lan istripu bezala, barikukoa ere ekidingarria zela esan dute sindikatuetako ordezkariek.

Joan zen barikuan 25 urteko Andoni Zubiri goizuetarra hil zen, hondeatzeko makinarekin lanean ziharduela Aldodonerako eraikina botatzen.

Makina irauli eta gainera etorri zitzaion eta azpian harrapatuta hil zen langilea. Amenabar eraikuntza enpresako azpi enpresa batek kontratatuta ziharduen lanean. Istripua gertatu zenetik makinak geldi egon dira Algodoneran. Eraikin zaharra botatzen hasiak ziren joan zen astelehenean, orubean etxeak egiteko.

Ordubeteko lanuztea

Sindikatuek eskatu diote enpresei eta administrazioari legea betearaztea eta neurriak hartzea horrelakoak berriro gerta ez daitezen eta iragarri dute datorren astean ordubeteko lanuzterako deia egingo dutela Bergarako enpresetan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.