Etorkinentzako euskara ikastaroa igandeetan

Kanpotik Euskal Herrira etorri berri den jendearendako euskara ikastaroak antolatu ditu Udaleko Euskara Batzordeak. Otsailean egin zen lehenengo deialdia eta arrakasta handia izan zuen.

Deialdi horren ondorioz, igandeetan euskara klaseak jasotzeko eskari dezente jaso ziren Udalean eta igandeetan ere talde bat martxan jartzea erabaki du Euskara Batzordeak. Igandeetan klaseak jaso nahi dituzten etorkinek apirilaren 26ra bitartean dute izena emateko aukera.

Ikastaroaren ezaugarriak

  • HABEk prestatutako AISA materialean oinarritutako "harrera-ikastaroa" izango da. Dena dela, taldekideen arabera ere moldatu ahal izango da edukia.

  • Helburuak: etorkinei euskal gizartea ezagutzeko beste aukera bat eskaintzea eta euskara ikasteko lehen urratsak ematea.
  • Maiatzaren 1ean hasita, igande goizetan izango da, saio bakoitzean 3 ordu.
  • Ordutegia: 10:00etan edo 9:30ean hasiko da (aukeran izena ematerakoan)
  • Tokia: Udal Euskaltegia (Zabalotegi 13)
  • Egunak: maiatzak 1, 8, 22, 29, ekainak 5, 12, 19, 26 eta uztailak 3 eta 10.
  • Izena emateko azken eguna: apirilaren 26a, asteartea.
  • Izena emateko tokia: Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzua (Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara).
  • Asistentzia ziurtatzeko, izena emateko orduan 20 euroko matrikula ordaindu behar da eta %80ko asistentzia daukanari (hau da, gutxienez 8 saiotara joaten denari) osorik bueltatuko zaio ordaindutako kopurua.
  • Plaza mugatuak izango dira. Gehienez 18 ikasle eta gutxienez 10 ikasle behar dira taldea antolatzeko.

Arrakasta handia izan dute orain arte antolatutakoek

Bergarako Udala ahalegin handia egiten ari da etorkinentzako euskara klaseak eskaintzeko eta aurreko urteetatik ari da ume etorkinendako euskara errefortzuak eskaintzen. Aurten 16 urtetik gorakoendako klaseak ere eskaini ditu eta lehen deialdiak arrakasta handia izan du. Otsailean egin zen deialdia eta eskari asko jaso ziren. Ondorioz, bi ikastalde martxan daude joan den astetik Udal Euskaltegian, bata 15:00etatik 17:00etara eta bestea 19:00etatik 21:00etara.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.