Sinadura bilketa Novedades aretoa berriz zabaltzeko

Maider Arregi 2005eko apirilaren 22a

Sinadurak batuko dituzte bergararrek Novedades aretoa berriro zabal dezaten.

Novedades aretoa izan da Bergarako gazte, heldu eta umeentzat, zinea eta beste ekintza batzuk eskaini dituen areto bakarra. Hori dela eta, hainbat lagunek sinadura bilketa hasi dute jendearentzat behar beharrezkoa dela uste baitute Novedades aretoa zabalik egotea.

Udaletxeari eta zehazki Bitoriano Gallastegi, Bergarako alkateari, sinatzaileek eskaera egin diote Novedades irekitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak