Osintxuko zubia berria inauguratuko dute bihar

EduMendibil 2005eko apirilaren 22a

Osintxuko zubi berria inauguratuko dute larunbatean, apirilaren 23an. Soraluce enpresaren aginduz, Altuna y Uria enpresak egin ditu lanak, 1,2 milioi euro inguruko aurrekontuarekin.

Uztailean hasi zituzten zubia eraikitzeko lanak. Zubia eraikitzeaz gain, harri lubetak egin dituzte Deba ibaian. Esan bezala, lanek 1.200.000 euro inguruko aurrekontua izan dute. Zubi berria Gerondo parean egin dute eta 35 metro inguru ditu. Aurrerantzean, inguruko enpresetara joateko zubi berria erabiliko dute kamioiek eta hango langileek. Osintxuko auzotarrek aspalditik aldarrikatu dute zubi berria. Orain, zubi zaharra berritzeko proiektua eskuartean du Udalak.

Inaugurazioa, zapatu eguerdian

Larunbateko inaugurazio ekitaldian, Udaleko ordezkariez gain, Jesus Catania MCCko presidentea, Miguel Herrera Soraluceko presidentea eta Rafael Barrenetxea Soraluceko gerentea izango dira, besteak beste. Inaugurazio ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak