Bergara-Anaitasuna, jaitsiera saihesteko partidu klabea

EduMendibil 2005ko api. 14a, 18:35
Denboraldiko partidurik garrantzitsuenetakoa jokatuko du Bergarak zapatuan, Anaitasunaren aurka, Agorrosinen, 17:30ean. Bi taldeak jaitsiera saihesteko borrokan dira. Liga amaitzeko zazpi jardunaldiren faltan, Bergarak behar beharrezkoa du garaipena.

Bergarak garrantzi handiko hiru puntu lortu zituen aurreko astean Irunen, Real Union B taldeari 1-2 irabazi ostean. 1-0 galtzen joan eta gero, mahoneroek buelta eman zioten partiduari Aritz Agirrek eta Josu Zubikaraik sartutako golei esker. Zubikarairena partidua amaitzear zegoela etorri zen.

Talde ugari borrokan

Bergarak 34 puntu ditu orain eta sailkapeneko 17. tokian dago, Aretxabaleta eta Anaitasunarekin berdinduta. Liga bukaeran berdintasuna nagusi da azpiko taldeen artean. Sailkapeneko 10. tokian dagoen Pasajes taldea eta 19. tokian dagoen Urolaren artean zortzi puntu besterik ez daude. Sailkapeneko azken laurak jaitsiko dira. Gauzak horrela, hil ala biziko partidua da zapatukoa Bergararentzat. Joaneko partiduan, Azkoitian, 0-1 irabazi zuten mahoneroek.

Fernando Oregi Bergarako entrenatzaileak Aritz Agirre, Mikel Ormaetxea eta Unai Agirreren bajak izango ditu zapatuko partidurako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak