Azkoiber SL enpresaren izenean Jesus Arregik eta Udalaren izenean Victoriano Gallastegi alkateak sinatu zuten erakina botatzeko akordioa eguazten goizean. Bezperan, martitzenean, udalbatzak aho batez onartu zuten proiektua.
Udalaren aginduz, Sestra enpresa 2001. urtean hasi zen Bideberri-Zubieta inguruko garapen proiektua lantzen. Zubieta kaleko lehen zenbakia ordenaziotik kanpo zegoen.
Azken urteotan eraikina botatzeko lanak geldirik egon dira, akordio hau heldu arte. Azkoiberrek Zubietako lehen zenbakiko ezkerreko baxua eta 1.B etxebizitzaren jabegoa lortu ondoren, bota ahal izango dute eraikina. Azkoiberrean laguntzarekin, Udalak eraikin osoaren jabegoa eskuratu du lanei ekin ahal izateko eta horren ordainetan Azkoiberri 9 garaje emango dizkio Udalak.
Udalak emandako datuen arabera, Azkoiberrek 147.500 euroko ekarpena egin du proiektu honetan: 72.500 euro lokalagatik, 60.000 euro Zubietako 1.B etxebizitzagatik eta 15.000 euro lanengatik. Horren ordainetan Ibargarain egingo dituzten etxe berrietan 9 garaje emango dizkio Udalak Aizkoberri. Era berean, Masterreka 23an Azkoiberrek egiten diharduen etxebizitzek dezente hobekuntza izango dute, ez baitute Zubieta 1eko erakina parean izango.