Bi gazte atxilotuta kartelak pegatzeagatik

E.A. 2005eko apirilaren 8a

Bi gazte bergarar atxilotu zituen Ertzaintzak Bergarako Ibargarai kalean, eguen arratsaldean, 18:00ak aldera. Batasunak zapaturako Bilbon deitu duen (eta epaileek debekatu duten) manifestaziora joateko kartelak pegatzen ziharduten bi gazteak.contributors:

Ertzainek, hasiera batean, ordubetez eduki dituzte kalean bi gazteak eta, azkenean, Bergarako komisaldegira eroan zituzten, eta han edukiko dituztela jakinarazi zuten gauean, behintzat. Gaur goizean epailearen aurrera eroatekoak ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak