Juantxo Kokarendako bigarren kanporaketa izango da domekakoa. Berraondo gaindituta, pilotari gipuzkoarrak lasaiago dagoela esan digu.
Sebastian Gonzalezek domekan estreinatuko du txapelketa, eta faboritoa bera bada ere, Iparraldekoa ez da lasai kantxaratuko, badaki-eta Altzakoa kontrario arriskutsua dela.
Aukeratutako materialari dagokionez, Kokaren pilotak arinagoak dira, 103 eta 104,2 gramoko pilotak aukeratu ditu. Gonzalezek, berriz, 106,3 eta 106,7 gramokoak bereizi ditu, horietako bat, larru bueltakoa. Eskuz Banakako partiduaz gain, ondorengo norgehiagokek osatuko dute jaialdia: Martinez de Irujok eta Eulatek Titin III.aren eta Elkororen kontra jokatuko dute, eta Etxanizek eta Nalda III.ak Berraondo eta Apeztegia izango dituzte kontrario. Arratsaldeko bostetan hasiko da jaialdia. 17:00etan hasiko da jaialdia (ETB1)