Novedades aretoa itxi dute

EduMendibil 2005ko api. 7a, 13:39
Bergaran ez da zine emanaldirik izango oraingo aste bukaeran. Azken urteotan kolokan egon ondoren, Novedades aretoa itxi zuten Aste Santu ostean. Badirudi oraingoan behin betiko itxiera iritsi dela.

Arazo ekonomikoengatik itxi dute zinea. Novedadeseko arduradunak behin baino gehiagotan kexatu izan dira ikusle kopuruaren murrizteaz. Azken bi urteotan udaberritik irailera arte itxita egon da. Badirudi oraingoan betiko itxi dutela.

Lokala pribatua da eta kudeatzaileek alokatuta zeukaten. Neurri handi batean, udal laguntzei esker egin izan du aurrera Novedades aretoak azken urteotan. Bergarako Udalak dirulaguntza eman die kudeatzaileei aste bukaeretako zine emanaldiak eta eguenetako zine-klubeko programazioa antolatzeagatik.

Bestalde, Udalak ere erabili izan du aretoa hainbat ikuskizunetarako, antzerkia nagusiki. Urtero, 25 emanaldi antolatzeko eskubidea zuen Udalak. Horietako emanaldi bakoitzarengatik lokalaren alokatzea ordaintzen zuen Udalak.

Garai baten hiru zine areto egon ziren Bergaran: Cinema (gaur Burdiñateko etxeak dauden tokian), Irala eta Novedades. Irala 1980ko hamarkadaren erdian itxi zuten eta Novedades izan da ordutik areto bakarra.

Entre copas izan da Novedades aretoan eskaini duten azken filma, joan den martxoaren 29an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak