Aurreko ekitaldietan bezala, Bergara KEko pilota sailak partaidetza bikaina lortu du, amateur zein 22 urtetik azpikoen mailetan.
Hurrengo astean, 22 urtetik azpikoen mailan, Larrañaga-Galarraga eta Fraile-De la Cruz bikoteak izango dira aurrez aurre; amateur mailan, Erroizeneak eta Argotek (iazko txapeldunek) Abad-Okiñena bikotearen kontra jokatuko dute.
Amateur mailan bi bergarar arituko dira: Ander Muguruzak Mendizabal hernaniarrarekin batera jokatuko du eta Igor Gutierrez Lasa urretxuarrarekin arituko da.
Esan bezala, martitzenero partiduak izango dira Udal Pilotalekuan. Finalak, hala ere, Pazkoetako astelehenean jokatuko dira, maiatzaren 16an.
BKEk Bergarako Udala eta Kutxaren laguntza izango du txapelketaren antolaketan.