Lehen fasean, kultura orokorreko galderak, hizkuntza eta informatikako azterketak egin zituen Nagore Jimenezek. Aipatu frogak gainditu eta bera izan da lehen faseko irabazlea Itxaro Azkarragarekin batera.
Bi euskal ordezkariak ekainean Madrilen izango dira final nagusia lehiatzeko. Bertan, Espainiar Estatuan lehen faseko irabazle izan diren gainontzeko ordezkariak izango dituzte aurkari.
Sari potoloak
Aurten IX. aldiz aukeratuko da Estatuko idazkari onena. Manpower sariak, urtetik urtera arrakasta eta sona handiagoa dauka gainera. Irabazleak, besteak beste, AEBetarako bi lagunentzako bidaia, beka bat eta 2.400 euroko saria jasoko du.