Domeka iluntzean manifestazioa egin zuten Bergaran. Askatasunak azaldu zuenez "ez dugu albisterik. Seguruenik martitzenean deklaratuko du epailearen aurrean". Ordura arte manifestazioak egingo dira egunero Bergarako San Martin plazatik abiatuta 20:00etan. Aurretik, 19:30ean kontzentrazioak deitu dituzte euskal presoak egiten ari diren gose grebarekin bat egiteko.