Dena gertu Erramu Zapaturako

EduMendibil 2005ko mar. 17a, 13:00
Aste Santuaren atarian ohikoa denez, Erramu Zapatuko Feria ospatuko da Bergaran. Goizean goizetik ez da girorik faltako erdiguneko kaleetan. Abelburuak, baserriko produktuak edota artisau lanak izango dira ikusgai.

Ohikoa denez, Feria 09:30ean zabalduko dute eta bazkaltzeko ordura arte ez da girorik faltako herrian. Besteak beste, abelburuak, Eusko Labeleko produktuak, makineria edota artisau-lanak ikusgai izango dira erdigune aldeko kaleetan. Udalak emandako informazioaren arabera, 50 artisau inguru eta beste horrenbeste ekoizle etorriko dira zapatuan Bergarara. Era berean, trikitilariak, txakur leren erakusketa, zanpantzarrak edota Jardunek antolatutako Txorimalo Lehiaketa ere iragarri dute zapaturako.

Hainbat aldaketa trafikoan

Feria dela eta, Ibargarai, Herri Lagunak eta Irala kaleetan ezin izango da autorik aparkatu 06:00etatik aurrera. Ibargarai itxita izango da. Ahal den neurrian autorik ez erabiltzea gomendatu du Udaltzaingoak.

Jolasak arratsaldez, bertsoak gauez

Arratsaldean, umeendako jolasak izango dira San Martin Plazan, 17:30ean. Eta gauean bertso jaialdia egongo da Udal Pilotalekuan, 22:15ean. Angel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Joxe Agirre eta Maialen Lujanbio arituko dira bertsotan eta gai-jartzailea Jon Zaldua izango da. Sarrerak 6 eurotan salgai jarriko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak