Aspaceko egoitza berria inauguratu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko mar. 11a, 13:39
Oxirondo plazan dago Aspaceko egoitza berria. Lau laguntzailek eta beste 17 lagunek erabiltzen dute egunero eta Debagoiena zein Debabarrenatik datoz bertara.

Aspaceko egoitza berria Oxirondo plazan dago. Urrian hasi ziren bertan lanean baina gaur, egubakoitza, egin dute inaugurazio ofiziala. Diputazioko, Bergarako Udaleko eta Aspaceko ordezkariak egon dira ekitaldian. Esther Larrañagak, Gizarte Politikarako diputatua, esan du "egoitza berri honekin, garun paralisia duen pertsonaren bizitza hobetzeaz gain, bere familiaren bizitza ere hobetu nahi dugu".

Debarro osorako zerbitzua

Zentru berri honetan lau laguntzaile eta beste 17 pertsonek egiten dute lana eta Debagoienatik zein Debabarrenatik datoz eguero. Berez, 30 lagunei zerbitzua eskaintzeko prestatuta dago eguneko zentru hau.

Guztira 260 metro koadro baino gehiago ditu lokal berri honek eta gune asko ditu: sukaldea, aldagela, lanerako gela eta fisioterapia areto gisa ere erabiliko duten bulegoa, adibidez. Komunak eta egokitutako bainugelak ere baditu.

Saskiak eta beste

Aspaceko langileek zumezko saskiak egiten dituzte, erabilera ezberdinetarako. Horrez gain, komunikazioa eta mugikortasuna ere lantzen dute eta irteerak eta oporraldiak ere antolatzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak