Mikel Zubimendi aske utzi du Frantziako poliziak

Usoa Agirre 2005eko martxoaren 7a

Mikel Zubimendi preso bergararrak gaur bete du kartzela zigorra Frantzian, eta Askatasunak jakinarazi duenez libre utzi dute, mugan. Han, lagunak eta senideak zituen zain, eta haiekin etxera bidean da.

Zubimendi Espainiako Poliziaren esku utziko zuten beldurrez zegoen, eta beraz, 20 eguneko gose greba eta hiru egunetan egarri greba egin du.

Arratsaldeko 19:30ean lehen harrera egingo diote Bergarako plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak