Haurtzaindegi publikoa aldarrikatu dute osoko bilkuran

EduMendibil 2005ko mar. 4a, 12:17
Hainbat gurasok haurtzaindegi publikoa aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten astelehenean, otsailaren 28an, San Martin plazan. Ondoren, osoko bilkuran, haurtzaindegiaren gainean galdetu zioten Victoriano Gallastegi alkateari.

Osoko bilkuraren aurretik plazan egindako elkarreratzean 60 lagun inguru izan ziren. Erakusten zuten pankartan zera irakur zitekeen: Alkate jauna: non eta noizko 0-3 haur eskola publikoa?

Ondoren, gurasoen partetik, Bigen Muruamendiarazek eta Aintzane Aranak hitza eskatu zuten osoko bilkuran. Inguruko herrietan haurtzaindegi publikoak martxan dituztela eta ea Bergaran zer gertatzen den galdetu zioten alkateari. Gurasoek esandakoaren arabera, San Martin ikastetxeko Eskola Kontseilua eta Guraso Elkartea aspalditik ari dira Udalari zerbitzu publikoa garatzeko konpromisoa eskatzen, baina ez dute erantzunik jaso orain arte.

Erantzunaren zain

Alkateak gaiaren gainean lanean dihardutela erantzun zien, "Udalaren betebeharra delako zerbitzu hori eskaintzea". Alkateak esan zuenez, Hezkuntza delegatuarekin egoterik ez du izan eta nobedaderik ez dagoenez, ez ditu gurasoak bilera baterako deitu.

Alkateak bere harridura azaldu zuen gaia osoko bilkura eramateagatik. Bere bulegoko ateak zabalik dituela esan zien gurasoei. Hala ere, alkatearekin egotea ez dela horren erraza eta abenduaren erdialdetik erantzun baten zain daudela erantzun zioten gurasoek. Gurasoek euren kezka azaldu zuten, hurrengo ikasturtea gainean datorrelako eta ez dutelako nobedaderik sumatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak