Emakumearen astea antolatu dute BEKEk eta Jameko emakumeek

Usoa Agirre 2005eko martxoaren 4a

Martxoaren 8a Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Bergarako BEKE emakumeen elkarteak eta Jam aretoko emakumeek hitzaldiak, erakusketa eta kontzertua antolatu dituzte hurrengo bi asteotarako.

Martxoak 8, martitzena (Emakume Langilearen Eguna)

Martxoak 8, martitzena (Emakume Langilearen Eguna)

Txokolatada eta dantzaldia (Kintanillaren eskutik). 17:30ean Artatse elkartean.

Martxoak 9, eguaztena

Hitzaldia Go-Jam aretoan 18:30ean, Mundukideren eskutik.

Partehartzaileak:

  • Adriane Siquiera Fonseca (Brasil. Movimiento sin tierra mst)
  • Carmen Campos Mukul (Mexico. Fundación para el desarrollo humano de Yucatán, A.C).

Argazki erakusketa Go-jam aretoan.

Martxoak 10, eguena

Hitzaldia Go-Jam aretoan, 18:30ean. Mundukideren eskutik.

Partehartzaileak:

  • Odalys Rey Neira (Cuba. Complejo Agroindustrial Guatemala y Grupo Empresarial de Construcciones Azucareras, GECA)
  • Claudia Carolina Martinez Peña (Honduras. Cooperativa Mixta, Fraternidad de Mujeres, Ltda. COMFRAMUL)

Argazki erakusketa Go-Jam aretoan.

Martxoak 17, eguena

Hitzaldia Go-Jam aretoan 18:30ean, EMAKUNDEren eskutik.

Gaia: Tratu txarrak

Zinea : Mi vida sin mí. Go-Jam aretoan 20:00etan.

Argazki erakusketa Go-Jam aretoan.

Martxoak 18, egubakoitza

Kontzertua Jam Aretoan: Amparanoia eta talde gonbidatua. 22:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak