Dantza indartu nahi dute, 'Bergara Dantzara' egitasmoarekin

Maria Agirre 2005ko ots. 28a, 11:48

Etzi, eguaztena, 19:00ean, eta kultura etxean, Bergara Dantzara izeneko egitasmoa aurkeztuko dute herriko dantza taldeek. Azken urteetan dantza zaletasunak indarra galdu duela ikusita, euskal dantzei bultzada eman nahi diote Xamatz, Moises Azpiazu eta Abarka taldeetako kideek. Horretarako, herritarren laguntza eskatu dute.

Etzi egingo dute bilera, egitasmoaren berri emateko, eta bergarar guztiak gonbidatuta daude. Izan ere, ekimena aurrera eramateko herritarren laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute. Modu batera zein bestera, euskal dantzen esparruan lagundu nahi duten guztiei dei egin diete etziko bileran esku har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak