Herritarren %36,9k hitz egiten dute euskaraz kalean

EduMendibil 2005ko ots. 25a, 18:52
Bergarako euskararen kale erabileraren neurketa txostena plazaratu du Udalak. Sei kultur elkarteak 2004ko azaroan egindako neurketa da Euskara Zerbitzuak zabaldutakoa. Euskararen kaleko erabilera %36,9 da Bergaran.

Aipatutako datuok 4.215 laguni egindako bost neurketatan dute oinarria. Jasotako emaitzen arabera, euskararen kalera erabilera %36,9 da Bergaran eta ezagutza, berriz, %70.

2003. urtearekiko erabilera jaitsi

Erabilera jaitsi egin da 5,5 puntu 2003ko erabilera mailaren aldean, eta berriro 2002ko erabilera mailaren parera etorri da, hain zuzen ere. Txostenean jasotzen denez, Bergarako euskararen erabilera batez bestekoa %35-40 inguruan kokatzen da 1983tik 2004ra bitarteko neurketetan. Tarte horretan, 1991n eta 2000n jaso zen erabilera mailarik altuena.

Hiru zonatan banatuta egin dituzte neurketak. Usondon jaso da erabilerarik altuena (%39,9), Bidekurutzetan %36,5 izan da eta Zubiaurre-San Antonio-Labegaraietan jaso dute mailarik baxuena (%29,7). Adin taldeka begiratuta, 2-14 urte bitarteko haurrek erabiltzen dute gehien euskara (%61,8) eta adinean aurrera joan ahala euskara gutxiago hitz egiten da. Bestalde, emakumeek zazpi puntuko aldea ateratzen diote gizonei euskaraz berba egiteko orduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak