Barruko igerileku berriak, 2006ko udarako gertu

EduMendibil 2005ko ots. 17a, 17:48
Agorrosingo barruko igerileku berriak 2006ko ekainerako amaituta izango dira. Hala adierazi zuten Victoriano Gallastegi alkateak eta Alvaro Amezaga arkitektoak, prentsa aurrean.

Fernando Tapia Gizarte eta Erakunde Harremanetarako diputatua, Iñaki Ugarteburu Diputazioko Kirol zuzendaria, Victoriano Gallastegi alkatea, Valentin Egidazu Kirol zinegotzia eta Alvaro Amezaga arkitektoa izan ziren martitzenean lanak ikusten.

Amezaga eta Jorge Muntaniola dira kirolgune berriko proiektuaren egileak. 2004-2007ko aldiko Inbertsioen Aparteko Planaren barruan, Diputazioak 2,1 milioi euroko dirulaguntza eman dio Bergarako Udalari. Hasiera baten, 2006ko udara bitarteko aurrekontua 7,5 milioi eurokoa da.

Estalitako bi igerileku

Alde batetik estalitako bi igerileku egongo dira gertu ordurako; horietako bat 21x25 m neurrikoa izango da, igeri egiteko urte guztian zabalik izango dena eta bestea, berriz, 16,5x6,5 m ingurukoa da, haurrek-eta erabili ahal izango dutena. Beste berritasunetako bat zera izango da: igerilekuak altzairu herdoilgaitzekoak izango dira, eguneko joerari jarraituta. Bestalde, aldagelak, gimnasioa eta frontoi txiki bat ere amaituta izango dira datorren urteko udarako.

Azken fase baterako geratuko da kanpoko igerileku berria, beste bi milioi euro inguruko aurrekontuarekin. Proiektuaren arabera,neguan estalkia izango duen jolas igerilekua izango da. Inguruan, berriz, 2.000 m2 inguruko berdegunea izango du. Eguzki indarreko plakak jartzea ere aurreikusten da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak