The Toy Dolls taldearen kontzerturako sarrerak, agortuta

Leire Kortabarria 2005eko otsailaren 14a

The Toy Dolls taldeak Bergaran joko du hilaren 18an, datorren egubakoitzean, eta ikusmin handia piztu du euren itzulerak, izan ere, sarrera guztiak agortu dira dagoeneko. Edozelan ere, talde entzutetsu gehiago etorriko da Bergarara otsailean zehar.

Bost urte pasa dira The Toy Dolls taldeak azkenekoz zuzenean jo zuenetik. Isilune horren osteko birak ikusmin handia piztu du gurean ere, eta hilaren 18rako sarrerak agortu dira dagoeneko. Our last album diskoa aurkeztuko dute. Emanaldia Jam aretoan izango da eta Gatillazok, Evaristoren taldeak, ere joko du.

Jam eta Go Jam aretoetan talde ezagun gehiago izango dira otsailean zehar:

  • Hilak 17, eguena: Even in Blackouts taldearen emanaldia, Go Jam aretoan, 21:00etan.
  • Hilak 24, eguena: Megadeth eta Diamond Head.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak