Zabaldu dute epea 14 urtetik gorakoendako tenis txapelketan izena emateko. Bergaran jokatuko da txapelketa otsailaren 26tik aurrera, Labegaraietako kiroldegian. Izenemate epea otsailaren 21ean bukatuko da.
Izenematea 12 euro da Debagoiena Kirol Zerbitzuetako bazkideendako; gainerakoek, 15 euro ordaindu beharko dute. Izenemate epea, berriz, otsailaren 21ean bukatuko da, eta horretarako Bergarako Kirol Zerbitzura jo behar da edo 943 77 91 67 telefono zenbakira deitu.
Bi fase
Txapelketa sistemari dagokionez, bi fase ditu: lehenengoa, liga erara jokatuko da eta partehartzaileen arabera bi edo hiru talde egingo dituzte; bigarrenean, kanporaketak jokatuko dira. Txapelketa puntuagarria da Debagoieneko txapelketa zirkuiturako.