Babes plataforma 18/98 sumario erraldoiari aurre egiteko

Maider Arregi 2005eko otsailaren 2a

Gaur, eguaztena, egingo du aurkezpena Bergaran, 18/98 sumario erraldoiari aurre egiteko babes plataformak. Kultur etxean izango da arratsaldeko 18:30ean. Inplikatuta daudenen artean, Amaia Arrieta arrasatearra dago.

Babes plataformako bozeramaileak, Mariano Ferrerrek eta Maite Aristegik, 18/98 sumario erraldoiaren informazioa zabalduko dute. Gaur egingo dute aurkezpena Bergarako kultur etxean arratsaldeko 18:30ean.

Makrosumarioa

Auzitegi Nazionalean irekita dauden 18/98 eta honen ondotik etorritako gainontzeko makrosumarioei hasiera emango diete. Jarrai-Haika-Segi gazte erakundearen aurka egindakoa da 18/98 makrosumarioa. 2001eko martxoan abian jarri zenetik, 42 gazte izan dira auziperatuak eta gehienak gainera, kartzeleratuak izan dira. Hiru gazte erakundeak ere ilegalizatu egin dituzte.

Hiru erakunde hauen akusazioa "dena ETA da" irizpidean oinarritzen du Auzitegi Nazionalak. Fiskalak zigor eskaera egin berri du eta 654 urteko espetxealdia eskatu du 42 gazteentzat.

Tartean, Amaia Arrieta arrasatearra aurkitzen da. Amaia, 2001eko martxoan makrosumarioa martxan jarri zutenetik espetxe barruan dago. Azken lau urte hauek, Alcalameco-ko espetxean igaro ditu eta gose greba eta isolamendu ezberdinak pairatu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak