Bergara Udal buletin hark 16 orrialde zituen, koloretan inprimatuta, eta Bergarako Udalaren egitasmoen berri ematen zuen, Osoko Bilkuretan hartutako erabakien berri, auzoen gaineko informazioa, hainbat telefono erabilgarri eta agenda, besteak beste.
Banaketa
Ohiko egunkari saltokietan, okindegietan eta beste hainbat dendatan banatu zuten. 4.000 ale argitaratu zituzten.
Kostua
Aldizkariaren kostua abenduaren 20ko Gobernu Batzordeko bileran eman zuten aditzera: 6.751,20 euro (lehengo milioi pezeta pasa) kostatu zaio Udalari aldizkari horren lehenengo zenbakia. Arrasateko Verbax-Consultores de Comunicacion enpresa da aldizkariaren egilea.