Istripua izan da Santa Marina aparkaleku ondoan

I.A. 2005eko urtarrilaren 11

Santa Marina ondoan dauden semaforoetan izan da. Motorista gazte bat auto pare bat aurreratzen hasi da eta batek ezkerrerantz hartu duenean gertatu da istripua. Anbulantziak motor gainean zihoana eraman du hanka helduta.

Motorista hankaz kexatzen zen, baina itxura batean ez du kolpe larririk izan. Autoko gidariaren atearen kontra joan da eta auto azpira sartu. Istripua 19:30ean izan da, gutxi gorabehera.

Lekukoek esan digutenez auto gidaria intermitentea emanda zihoan aparkalekuan sartzera eta aurreratzen zioan motorista gainean ikusi du.

Erretentziorik ez

Sortutako erretentzioak txikiak izan dira eta bai Ertzaintzak lehenengo eta baita Udaltzaingoak gero segituen bideratu dute trafikoa. Jende asko batu da minutu gutxian gertatu denaz galdezka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak